XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

120 zaldi, 38 mando eta 12 asto zituen Victorioren taldeak Terrazas koronelak azpiratu zituenean.

Hamazazpi apatxek baino ez zuten ihes egin, Nana zaharraren buruzagitzapean.

Borrokan hiru mexikar baino ez ziren hil.

San Carlos-era Locorengana itzultzeko ahalegina egin zuen Nanak, baina soldaduek atzera bota zituzten; agenteek ez zuten negoziatu nahi izan.

Burkide gehienak galdu izanaren amorrua eta gelditzen zitzaizkien senideengana hurbildu ezinaren nahigabea barren-barrenean zituztela, gerrarakoa beste biderik ez zuten topatu Nana zaharrak eta bere gerlari urriek.

Baldintza oso eskasetan ibili arren, kolpez kolpe jardun zuten Mexiko Berriko mendietan 1881eko udan zehar, meatzari, artzain edo soldadu, estatubatuar zein mexikar, ahal zuten guztiei eraso eginez.

Zuriek jarritako kateetatik aske bizitzea ezinezkoa zitzaiela jabetzeak eta erreserbako bizimodu eskasak frustrazio ikaragarrira eraman zituzten apatxeak.

Egoera horretan erlijioa baitzen esperantzarako bide bakanetakoa, gero eta jarraitzaile gehiago biltzen zituen Noch-ey-del-klinne izeneko profetak.